Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kodeek Debako eta Aittolako txokoez gozatzeko aukera izan zuten joan zen ostegunean, hilaren 24an. Dozenaka lagunek erantzun zioten elkarteak antolatutako egitasmoari, eta horiek kostaz zein mendiaz gozatzeko aukera izan zuten. Aurrena, Debara joan ziren, eta han goiza igaro ondoren, Aittolara abiatu ziren autobusez. Hango Aittola-Zar jatetxean bazkaria eginez borobildu zuten eguna.