San Agustin egunaren bezperan, bertso bazkaria egin dute Aizpurutxon

Aitziber Arzallus

Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi izan dira bazkalostea girotzeaz arduratu diren bertsolariak, eta ez dute hutsik egin. Bihar, San Agustin egunez, meza egingo dute Aizpurutxoko elizan, 11:00etan hasita.

San Agustin eguna bihar izango den arren, gaur egun dute urteroko bertso bazkaria Aizpurutxoko Itziar jatetxean. Bazkarirako txartel guztiak aspaldi salduta, gogotsu zen jendea, eta Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariek ez dute hutsik egin. Kanpoko giro petralaren arrastorik ez da sumatu jatetxe barruan, eta giro bikainean igaro dute arratsaldea. 

Bihar, berriz, San Agustin egunez, meza egingo dute Aizpurutxoko elizan, 11:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide