Andremari festak baino egun batzuk lehenagotik martxan da Floreagako auzoko bigarren igogailua. Aizkibel eta Zuazola kaleen arteko bidegurutzean kokatuta dago, eta dagoeneko ikus daiteke jendea hura erabiltzen. Baina zer iritzi dute herritarrek igogailu horren inguruan? Erabilgarri ote zaie? Bideoan, zenbait azkoitiarren erantzunak.