Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa sailak aurtengo udarako antolatutako bisita gidatuen eskaintza bukatzear da. Hain zuzen ere, Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia izenburupean larunbatean eta igandean egingo dituzten bisitak izango dira bi azkenak. Larunbatekoa euskaraz izango da, eta igandekoa, gaztelaniaz.
Larunbatean 10:00etan eta igandean 11:00etan hasiko dute bisita Andre Mariaren Jasokundeko parrokiko ataritik. Bi iraupena izango dute bisitek, doakoak izango dira, baina parte hartu ahal izateko komeni da aurrez izena ematea. Interesa dutenek, 943-15 18 78 telefono zenbakira dei dezakere, 688 75 94 29 telefonora Whatsapp mezu bat bidali, edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzi.