Gizon bat hil da Urrategi auzoan, traktorearekin istripua izanda

Julene Frantzesena

Urrategiko ermita.

Urrategi auzoko landa errepide batean izan du istripua 75 urteko gizonak. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura joan badira ere, han bertan hil da gizona.

75 urteko gizon bat hil da gaur eguerdian Azkotian, gidatzen ari zen traktorearekin istripua izanda. Urrategi auzoko landa errepide batean izan du istripua gizonak, Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez. Larrialdi zerbitzuek 14:40 aldean jaso dute istripuaren abisua, eta ezbeharraren lekura joan badira ere, gizona istripuaren lekuan bertan hil da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide