Palmera bati su eman diote Xabier Munibe kalean

Julene Frantzesena

Suhiltzaileak lanean, Xabier Munibe kalean. (Utzitakoa)

Udaltzaingoak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, ezezagunek su eman diote Elkargunearen aurreko palmera bati. Suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzen.

Udaltzaingoak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, ezezagunek palmera bati su eman diote Xabier Munibe kalean. Ikusmina piztu du gertaerak; izan ere, Elkargunearen pareko palmeran piztutako sua itzaltzeko lanetan aritu dira suhiltzaileak, eta han izan dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide