Eguraldiak baldintzatu du barraketako Umeen Eguna

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 13a, 08:30

Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, eta ez zen ohi beste jende ibili barraketan. Hala ere, asko izan ziren tiobiboez gozatzera animatu ziren herritarrak. 

Umeen barraka eguna izan zen atzo, larunbata, eta gaztetxoek prezio merkeagoetan ibiltzeko aukera izan zuten tiobiboak ireki zituztenetik 00:00etara. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, ordea, eta ez zen ohi beste jende ibili barraketan. Hala ere, asko izan ziren tiobiboez gozatzera animatu ziren herritarrak. 

Datozen egunetan, hau da, abuztuaren 14tik 18ra bitartean, 11:00etatik 02:00etara arte egongo dira zabalik barrakak. Ohi bezala, Trenbidearen Zumardian jarri dituzte tiobiboak aurten ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide