Udako zinea antolatu dute datozen asteetarako Matadeixen

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 13a, 08:03

Artxiboko Matadeiko kanpoko irudi bat.

Astelehenez eskainiko dituzte filmak 21:30ean hasita. Aurrenekoa bihar, hilak 14, eskainiko dute, eta Khers Nist filma ikusteko aukera izango da.

Datozen asteetan hainbat film ikusteko aukera izango da Matadeixen; izan ere, udako zinea antolatu dute abuzturako eta iraileko lehen astelehenerako. Hain zuzen, abuztuaren 14an hasita, lau astez eskainiko dute film bat Matadeixen, 21:30ean hasita. Emanaldi guztiak ordu eta egun berean izango dira, astelehenetan, 21:30ean hasita.

Hona hemen ikusgai izango diren ikus-entzunezkoak: 

Abuztuak 14: Khers Nist.

Abuztuak 21: La panthere des Neiges.

Abuztuak 28: Crimes of the future.

Irailak 4: El espiritu sagrado.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide