Andremarietako egunkari berezia banatzen ari da Maxixatzen etxez etxe

Erredakzioa 2023ko abu. 11a, 13:13

Maxixatzenen gehigarria herriko buzoi batean.

Atzo eta gaur ari da hedabidea argitalpen berezi hori herriko etxe guztietako buzoietan banatzen. 24 orri ditu Andremari jaietako egunkari bereziak, eta Maxixatzenek askotariko edukiak bildu ditu orri horietan.

Iristear dira Andremari jaiak Azkoitira, eta horien atarian, festen bueltako egunkari berezia egin du Maxixatzenek. Atzo eta gaur ari da hedabidea argitalpen berezi hori herriko etxe guztietako buzoietan banatzen.

24 orri ditu Andremari jaietako egunkari bereziak, eta Maxixatzenek askotariko edukiak bildu ditu orri horietan: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak, argazkiak eta festa egitaraua, besteren artean. Itxaro Iraeta azkoitiarrak egin du egunkariaren azala.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide