Azkoitia eta Zumaia artean, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Andremari jaietan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 11a, 09:30

Autobus bat.

Hilaren 14an, 15ean, 16an eta 17an gauerdiaz geroztik orduro aterako dira autobusak Azkoititik; horietako batzuek Azpeitian egingo dute azken geldialdia, eta beste batzuek, berriz, Zestoatik igarota, Zumaian ere bai.

Andremari jaiak direla eta, abuztuaren 14tik 18ra bitartean –hilaren 17an salbu– gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainik ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Zumaia artean. Hain zuzen ere, hilaren 14an, 15ean, 16an eta 17an gauerdiaz geroztik orduro aterako dira autobusak Azkoititik; horietako batzuek Azpeitian egingo dute azken geldialdia, eta beste batzuek, berriz, Zestoatik igarota, Zumaian ere bai.

Honako hau da hilaren 14ko, 15eko, 16ko eta 18ko gaueko autobusen ordutegia:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide