Andremari eguneko gauean izango da Film Laburren Lehiaketaren 11. edizioa, eta aurtengoan, iazko moduan, sei lan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Dagoeneko bukatu da ikus-entzunezkoak aurkezteko epea, eta orotara, sei lan jaso ditu Azkoitiko Udalak; beraz, horiexek emango dituzte plazan, 22:00etan hasita.
Maxixatzen da aurtengo lehiaketarako hautatu duten gaia, eta azken edizioetan bezala, aurten ere bi sari banatuko ditu udalak parte hartzaileen artean: epaimahaiaren saria eta ikuslearen saria. Sari bat zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko dirusaria eta oroigarria jasoko ditu. Dena den, gutxieneko kalitatea bermatzen duten lan guztiek 150 euroko dieta jasoko dute.
Honako lotura honetan ikus daitezke 2022ko film laburren lehiaketara aurkeztutako ikus-entzunezko guztiak.