Martxan dira festetako karpagunea muntatzeko lanak

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 9a, 15:15

Gaur goizean hasi dira karpa muntatzen.

Hasi dira karpa muntatzen Goiko Losan. Andremarietan Azkoitiko Gazte Asanbladak eta Mugimendu Sozialistako hainbat eragilek antolatu dituzten ekintzen aterpe izango da karpa, eta larunbatean ekingo diote bertako jarduerei. 

Andremari jaietarako prestatzen ari da herria. Gaur, asteazkena, karpa muntatzen hasi dira Goiko Losan. Hain zuzen, bertan jarriko dute karpagunea, eta festek iraun artean askotariko ekintzen aterpe izango da. Gaur eta bihar artean amaituko dituzte karparen muntaketa eta prestaketa lanak, eta larunbatean hasiko dira antolatutako ekintzekin. Aurten, Azkoitiko Gazte Asanbladak, Itaiak, Ikasle Abertzaleakek GKSk eta Kontseilu Sozialistak osatu dute egitaraua. 

Hona hemen antolatu dituzten ekintzak:

Abuztuak 12, zapatua

  • 18:00. Itaiaren protokoloaren aurkezpena.
  • 19:00. Izar-Haitz garagardo dastaketa.

Abuztuak 13, igandea

  • 17:30. Azkoitiko Gazte Asanbladaren II. Mus Txapelketa.

Abuztuak 14, astelehena

  • 11:00. Txupinazo alternatiboa.
  • 17:00. DJ saioa: Romerinho; Anthony Pern eta Attitte; Albi; Suupe eta Porru; Murxi eta Munizzio.

Abuztuak 15, asteartea

  • 20:30. Kontzertuak: CheckBoyz, Inguma eta Rodeo.

Abuztuak 16, asteazkena

  • 01:00. Txunba.
  • 01:30. Tintz eta Kanpax DJak.

Abuztuak 18, ostirala

  • 12:00. Kuadrillen arteko jolasak.
  • 22:00. Kontzertuak: Trini Fox eta J Martina.
  • 01:00. DJak: 3haiZra eta San Telmo.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide