Azkoitiko Caritasek atzo ireki zuen andremarietako tonbola. Gaur, datorren asteburuan eta jaiek irauten duten egun guztietan ere irekiko dute.
Gaur, atzo eta hilaren 12an eta 13an bezala, 11:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara salduko dituzte txartelak Caritasen tonbolan. Andremarietan, berriz, abuztuaren 14tik 18ra bitartean, egunero goizetan 11:30etik 14:30era eta 18:30etik itxi arte izango da martxan jaietako ohiko tonbola.