Bihar izango da 90 urte betetzen dituztenen andremarietako bazkarian izena emateko azken eguna

Mailo Oiarzabal 2023ko abu. 3a, 09:03

Elkarguneko sarrera.

Plaza Ondo jubilatuen elkartean eman behar da izena, 10:30etik 12:00etara, elkartearen Kultur Etxeko egoitzan bertan edo telefonoz deituta.

Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrentzat omenaldi-bazkaria prestatu dute aurten ere datozen Andre Mari jaietarako, eta bihar, abuztuaren 4a, bukatuko da bazkari horretan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Plaza Ondo jubilatuen elkartean eman behar da izena, 10:30etik 12:00etara, elkartearen Kultur Etxeko egoitzan bertan edo 943-85 21 68 telefonora deituta.

Abuztuaren 17an, andremarietako Baserritarren Egunean, egingo dute ohi bezala otordua. Aurten, lehen aldiz, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da omenaldi-bazkaria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide