Plaza Ondo jubilatuen elkarteak aurten ere antolatu du Aittolara irteera. Abuztuaren 24an, Debara joango dira aurrena goiz pasa jubilatuak, 09:30ean liburutegi aurrean autobusa hartuta. Deban egingo dute hamarretakoa, eta 13:30era arte ibiliko dira kostako herrian. Ordu horretan, berriro autobusa hartu eta Aittola Zahar jatetxeraino igoko dira, han bazkaltzeko.
Gaur ireki dute Deba-Aittola irteerarako izena emateko epea Plaza Ondon. 40 euro ordainduta, hilaren 11ra arte eman ahalko dute izena txangoan parte hartu nahi duten jubilatuek.