Balda dorretxeko San Inazioren kaperak ateak zabalduko ditu bihar, uztailaren 29. Kaperak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko, dorretxeko elizatxoa bisitatu ahal izango dute hura ezagutu nahi duten herritar guztiek.
Kapera 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta bitarte horretan, 12:30ean, bisita gidatua eskainiko du Juan Bautista Mendizabal historialari eta Azkoitiko kronista ofizialak.