Zozketa

Maxixatzenek zozkatu ditu IrriSarri Land parkerako sarrerak

Erredakzioa

Arkaitz Arakistain bazkidea da zozketaren irabazlea eta Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du.

IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, eta Arkaitz Arakistain izan da zorteduna. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du irabazleak: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide