Bihar, uztailak 28, itxiko da andremarietako Kuadrillen eguneko bazkarirako izena emateko epea. Festetako hitzordu nagusienetako bat izan ohi da abuztuaren 18an plazan egiten den otordua, eta bazkaria han egin nahi duten herritarrek bihar dute izena emateko azken eguna.
Azkoitiko Udaleko Kultura Sailean izango da horretarako aukera, 09:00etatik 14:00etara, udaletxera joanda edo 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.