Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, konpondu dituzte urtarrilean Martirieta auzoko Irisarri baserriaren inguruan izan zen lur-jausiak eragindako kalteak. Errepidea garbitzea izan zen lehenengo lana. Azken egun hauetan zonaldea lehengoratzeko lanak egiten aritu da Martitte Eraikuntzak enpresa, eta bukatu dituzte dagoeneko. 12.037,08 euroko aurrekontua izan dute lanek.