2023/08/14 12:00 - 23:59

Jaiak

Andremariak

Andremariak
Azkoitia, Azkoitia
  • 11:00. Txupinazo alternatiboa.
  • 12:00. 2023ko andremariei hasiera emango dien txupinazoa botako dute danborradaren ordezkariek, herriko Musika Bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, musika bandaren, Parrokiko Abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritarrek Azkoitia ereserkia abestuko dute. Jarraian, Eltziegoko Dultzaineroek Kandido abestia eskainiko dute.
  • 12:30. Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 17:00. Haur parkea Balda plazan.
  • 17:00. DJ saioa txosnagunean: Romerinho; Anthony Pern eta Attitte; Albi; Suupe eta Porru; Murxi eta Munizzio.
  • 19:00. Rockalean musika kale ikuskizuna, herriko kaleetan zehar.
  • 19:50. Udal ordezkariak parrokiara joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
  • 20:00. Herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.
  • Ondoren, Azkoitiko danborradaren 75. urteurrena ospatzeko danborrada.
  • 23:00. Su Ta Gar taldearen kontzertua, herriko plazan.
  • 23:00. Eusko Jaurlaritzak babestuta, drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da parrokiaren aurrean. Alkoholemia proba prebentiboa egin ahalko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide