Joxan Larrañagaren hiletara joateko autobusa antolatu dute Azkoititik

Nerea Uranga

Joxan Larrañaga apaiza.

Autobuserako aurrez izena eman beharko da Azkoitiko parrokiako sakristian.

Joxan Larrañaga Azkoitiko apaiza Panticosan (Espainia) hil zen; ostiralean aurkitu zuen haren gorpua mendian Guardia Zibilak. Izatez Debakoa zen Larrañaga, eta 67 urte zituen, eta 2019tik Azkoitian bizi zen, apaiz etxean.

Bihar, hilak 24, Larrañagari hileta ospakizuna bere jaioterrian egingo diote, Deban (Gipuzkoa), 19:00etan. Haren Azkoitiko lagunek hiletara joateko Azkoititik autobusa antolatu dute. Autobusa 17:30ean irtengo da Liburutegiaren aurreko autobus geltokitik. Autobuserako aurrez izena eman beharko da Azkoitiko parrokiako sakristian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide