Artaxoa eta Gareserako irteeran ia ehun lagunek parte hartu dute

Nerea Uranga

Plaza Ondoko jubilatuen elkartekoak hilaren 20an, Nafarroan. (Plaza Ondo jubilatuen elkartea)

Plaza Ondoko jubilatuek egun guztiko irteera egin dute Nafarroara, Artaxoa, Gares eta Larraga bisitatuz.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak joan den ostegunean, hilaren 20an, irteera egin zuen Nafarroara. Artaxoa eta Gares bisitatu zituzten, eta ondoren Larragan bazkaldu zuten. 20:00etarako itzuli ziren Azkoitira. Jubilatuen elkarteak antolatutako egunpasak harrera bikaina izan zuen, izan ere, 97 herritarrek parte hartu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide