Azkoitiko Udaleko Lurralde Batzordeak energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren (LPS) aurkako alegazioa aurkeztuko du. Hala azaldu du Azkoitia Bai udal taldeak sare sozialetan.
Eusko Jaurlaritzak ondutako LPSan ez da baztertzen Munoaundi eta Oleta eremuetan zentral eolikoak eta fotovoltaikoak jartzea. Hain zuzen ere, Munoaundi herri harresitua izanik eta Oletan estazio megalitikoa kokatuta dagoenez, alegazioa aurkeztuko du udalak.
Lurralde Batzordean udaleko lau alderdiek dute ordezkaritza: EAJk, EH Bilduk, Azkoitia Baik eta PSE-EEk. Azkoitia Baik esan duenez, batzorde horretan hartu dute alegazioa aurkezteko erabakia.