Zabalik da 90 urte betetzen dituzten herritarren omenaldi-bazkarirako izen-ematea

Andoni Elduaien 2023ko uztailaren 18a

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dute aurrenekoz bazkaria.

Abuztuaren 4an itxiko dute bazkarirako izena emateko epea. Aurrenekoz, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dute aurten omenaldi-bazkaria. 

Gaur, asteartea, zabaldu dute 90 urte betetzen dituzten herritarren omenaldi-bazkarirako izen-ematea. Abuztuaren 17an, andremarietako Baserritarren Egunean, egingo dute ohi bezala otordua.

Bazkarirako izena eman daiteke 10:30etik 12:00etara Plaza Ondo elkartearen Kultur Etxeko egoitzan bertan edo 943-85 21 68 telefonora deituta. Abuztuaren 4an itxiko dute izena emateko epea. Gainera, aurrenekoz, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dute aurten omenaldi-bazkaria. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide