Areto futbolean beltz, festan ere beltz

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 16a, 10:41

Bigarren urtez jarraian, Tta-kun AFTk antolatutako areto futbol txapelketa herrikoiaren bukaera egun osoko jaiarekin ospatu dute, Beltzen Egunean. Jendetza elkartu du jardunaldiak.

Kolore beltza nagusi izan zen atzo Azkoitian, baina hileta girorik ez zen izan kaleetan. Lau astez 300 parte hartzaile izan dituen Tta-kun AFE Zaleen Txapelketaren finalak egun osoko jai egitarauarekin osatu ditu aurten ere Tta-kun areto futbol taldeak, eta horietako asko eta beste batzuk ere batu ziren atzo Beltzen Egunaren festara.

Goizean, Elkargunean, kirol eta umore festarekin hasi zuten eguna. Magic Teamentzan izan zen final nagusiaren atariko zaleen taldeen finala; eta txapelketaren finalean, aurten ere Hasbulla Teamentzat izan da garaipena, Exitos 2000 taldearen aurrean.

Elkargunekoak bukatuta, gehienek arropa beltzak soinean zituztela, triki eta bertso poteoarekin hasi zuten kaleko festa. Azoka Plazan bazkaldu ondoren, berriz, Plazaberrin elkartu ziren dozenak lagun, sari banaketa ekitaldirako, eta jolasekin, DJen musikarekin eta Elektrotxorongo elektrotxarangarekin jarraitu zuen festarako.

Hau da Tta-kun AFE Zaleen Txapelketak aurten banatu dituen sarien eta irabazleen zerrenda:

  • Txapelduna: Hasbulla Team.
  • Txapeldunordea: Exitos 2000.
  • Gol onena: Sunahi Subinas.
  • Zaleen jokalari gustukoenak: Elene Aldalur eta Ekaitz Astigarraga Topillo.
  • Entrenatzaile onena: Aritz Albizuri.
  • Zaleen Taldea: Magic Team.
  • Atezain onenak: Ane Errazu eta Ander Etxaniz.
  • Golegile onenak: Eneko Espinako eta Enara Arozena.
  • Jokalari onenak: Jon Manuel Vega eta June Diaz.
  • Ospakizun onenaren saria: Jon Zubizarreta Bolante.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta Tta-kun)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide