Jai Alai Summer Season erremonte txapelketan txapeldunorde izan dira Azpiroz eta Iban Larrañaga azkoitiarra.
Atzo gauean jokatu zuten Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan Oriamendi enpresak San Fermin Torneoaren ordez aurten antolatu duen txapelketa berritzailearen finala, eta Barrenetxeak eta Juaneneak jantzi zituzten txapelak, set-etara 2-0 nagusituta. Garaipen argia izan zela irudi leike, bi set nahikoak izan zituztelako txapeldunek, baina finala oso estua izan zen. Izan ere, bi setetan gelditu ziren markagailuan oso gertu Azpiroz eta Larrañaga (13-15 eta 14-15), baina ez zen nahikoa izan.