Bihar hasiko da herriko erosketak eta Azkoitia txartela sustatzeko kanpaina berria

Mailo Oiarzabal

Kale Nagusia.

Hogei afari zozkatu ditu Herrixenek uztailaren 17tik abuztuaren 27ra herriko saltokietan erosketak txartel horrekin ordaintzen dituztenen artean.

Herrixen merkatari elkarteak bihar jarriko du abian udako sustapen kanpaina berria. Herriko saltoki txikien jarduera eta Azkoitia txartelaren erabilera sustatzeko kanpaina izango da Herrixenena.

Horrela, uztailaren 17tik abuztuaren 27ra bitartean Azkoitiko saltoki txikietan erosketak egin eta horiek Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenen artean hogei afari zozkatuko ditu Herrixenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide