Azkoitiko Udala dagoeneko hasita dago aurtengo Andremari jaiak antolatzen, eta horren erakusle da datorren astelehenean zabalduko duela Kuadrillen eguneko bazkarirako izena emateko epea.
Festetako hitzordu nagusienetako bat izan ohi da abuztuaren 18an plazan egiten den otordua, eta hara joan nahi duten herritarrek astelehenetik hilaren 28ra bitartean eman ahal izango dute bazkarirako izena.
Azkoitiko Udaleko Kultura Sailean izango da horretarako aukera, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, udaletxera joanda edo 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.