Urrategiko festetako otarreak badu jabea

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 13a, 10:15

Maria Isabel Zulaika, saria jasotzetakoan. (Urrategiko Festa Batzordea)

Maria Isabel Zulaika azkoitiarrarentzat izan da joan den igandean zozkatu zuten saria.

Jai giro ederrean ospatu zituzten joan den asteburuan Urrategiko festak. Igandean, festak bukatu aurretik, jaietako otarrea zozkatu zuten antolatzaileek. 0.527 zenbakia izan zen saritua, eta ordezkoa ere atera zuten, 1.107.

Baina bigarren horren jabeak bota dezake txartela, dagoeneko agertu baita sariduna. Maria Isabel Zulaika azkoitiarrarentzat izan da joan den igandean zozkatu zuten saria, eta otarrea jaso du dagoeneko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide