Desgaraian musika taldea Azkoitiko Etxe-Aitz tabernan arituko da bihar, ostirala, otsailean kaleratu zuten Gauden aldian diskoa aurkezteko. 22:00etan hasiko da musika taldearen emanaldia Plazaberriko tabernan.
Desgaraianen lehen diskoa da Gauden aldian, eta hamar abestiz osatuta dago. Soinu organikoa, pop musika eta esanahi handiko hitzak dira taldearen bereizgarri nagusienak. Jon Gurrutxaga azpeitiarra da taldeko abeslaria, Markel De Reparaz gitarra, Xabi Agirrezabala gitarra, Ekain Alzola baxua, Garikoitz Ortiz de Villalba teklatua eta Peru Iparragirre bateria.