Azkoitiko Udalak antolatuta, Ansorregiren eta Larrañagaren trikiti eta pandero doinuak abesteko, entzuteko zein dantzatzeko aukera izan zen atzo, zapatua, Balda plazan. Askotariko abestiak eskaini zituen Azkoitiko bikoteak, eta plaza horretako terrazetan bildutako herritarrek zein saioa bertatik bertara jarraitzera hurbildu zirenek larunbat iluntze atsegina igaro zuten.