Bihar, hilak 10, itxiko da Andremari egunean Azkoitian egiten duten film laburren lehiaketarako izena emateko epea. Maxixatzen da aurtengo lehiaketarako hautatu duten gaia; horri lotutako lanak aurkeztu beharko dira. Izena emateko epea bihar itxiko badute ere, film laburrak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da. Lanak udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira.
Azken edizioetan bezala, aurten ere bi sari banatuko ditu udalak: Epaimahaiaren saria eta Ikuslearen saria. Epaimahaiaren saria lortzen duenak ezingo du Ikuslearen saria lortu. Hori horrela, sari bat zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko dirusaria eta oroigarria jasoko ditu. Dena den, gutxieneko kalitatea bermatzen duten lan guztiek 150 euroko dieta jasoko dute.
Honako lotura honetan irakur daiteke lehiaketaren oinarriak.