Eduki babestua

Aurreneko baratze bankal bizia egin zuten larunbatean Sustraiak Bizirik elkarteak antolatutako ikastaroan

Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 08:00

Elikadura burujabetza bultzatzeko eta ingurumena babesteko baratze ikastaroko laugarren ikastaro saioa egin zuen larunbatean, 10.00etatik 12:00etara, Sustraiak Bizirik elkarteak.

Elikadura burujabetza bultzatzeko eta ingurumena babesteko baratze ikastaroko laugarren ikastaro saioa egin zuen larunbatean Sustraiak Bizirik elkarteak. 10:00etatik 12:00etara izandako saio horretan aurreneko baratze bankal bizi edo zizareen hotela egin zuten ikastaroan parte hartu zutenek. Arduradunek agertu dutenez, baratze mota hura permakulturaren barruan txertatzen da, eta Sustraiak Bizirik elkartekoek garatutakoa da, hainbat urtetako jardunaren emaitza gisa.

"Bere ezaugarririk nagusiena da lan gehiena zizareek egiten dutela. Guk bizileku eta ugaltoki egokiak jartzen dizkiegu, eta horiek guretzako egiten dute lana. Alde batetik, batera eta bestera dabiltzala, arnas bideak sortzen dituzte lur azpian, eta horrela, lurra harrotzen dute. Bestetik, jaten dutena urtutako ustel lixiba organikoa da, eta hori xurgatu egiten dutenez, gure baratze garbiago izaten eta gaixotasunak aldentzen laguntzen dute. Bukatzeko, botatzen duten zirina zizare humusa da eta hori urre beltza da gure lorategi eta baratzeetan".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide