Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du bihartik aurrera. Uztailean eta abuztuan, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute liburutegia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Astearteetan eta ostegunetan ere ordutegi horretan irekiko dute goizez, baina arratsaldez ere zabalduko dute gunea. Hain justu, 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita liburutegia. Larunbatetan eta igandetan, berriz, itxita egongo da.
Bestalde, Andremari jaiek irauten duten bitartean itxita egongo da liburutegia. Zehazki, abuztuaren 14tik 18ra itxiko dute gunea, bi egunak barne. Irailaren 1etik aurrera, berriro ere ohiko ordutegia berreskuratuko du Aizkibel liburutegiak.