Araitz Etxanizek eta Onditz Alberdik Orioko XII. Trikiti Txapelketa irabazi dute gaur, osteguna. Orion (Gipuzkoa) San Pedro jaiak ari dira ospatzen –San Pedro eguna da gaur–, eta hango Kultur Etxeak antolatuta, hamabigarrenez jokatu dute trikiti txapelketa. Guztira, lau bikotek parte hartu dute txapelketan, eta lauretan onena izan da azkoitiarrek osatutako bikotea.
Orioko plaza nagusian jokatu dute txapelketa 22 urtez azpiko trikitilariek, eta bikote bakoitzak lau pieza jo behar izan ditu fase bakar batean; gainera, azkoitiarrak izan dira oholtzara igotzen azken bikotea. Hain justu, trikitia, trikitilari gazteek porrusalda, fandangoa eta arin-arina eskaini behar izan dituzte jendaurrean. Epaimahaiak ebatzi du lanik onena Etxanizek eta Alberdik egin dutela, eta horrenbestez, txapela jantzi diete biei.