Tokiko Udal Gobernu Batzarreko kideak, alkateordeak zein batzordeburuak eta udal sailetako arduradun politikoak izendapenen berri emango dute. Udalaren menpeko erakundeen osaketak, ordainsariak edota udal antolaketaren ildo nagusien proposamena ere egin du alkateak, eta horiek bozkatuko dituzte astelehenean. Hona hemen eguneko zerrenda:
- Udalbatza plenoen ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea.
- Batzorde informatzaileen eraketa.
- Batzorde informatzaileen osaketa.
- Batzorde Informatzaile iraunkorren ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea.
- Udal korporazioaren ordezkarien izendapena egitea beste organo eta udalez kanpoko erakundeetan.
- Dedikazioen erregimen ekonomikoa, beste hautatuen asistentziengatiko dietak eta talde politikoen diru-izendapenak erabakitzea.
- Behin behineko lanpostuen kopuru, ezaugarriak eta ordainsariak erabakitzea.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea:
- Alkate-ordeen izendapena.
- Delegazioak.
- Tokiko Gobernu batzarreko kideen izendapena.
- Udal talde politikoen eraketa eta haien bozeramaileen izendapenaren berri ematea.