Trebatzen egitasmoaren barruan, hondarrezko eskulturak eta burbuila pilotak egiteko saio bana izango da datorren ostiralean, Elkargunean. Hondarrezko eskulturak 10:00etatik 13:00etara artean egingo dituzte, eta LH2-LH6 mailen arteko umeei zuzendutako ekintza izango da.
Burbuila piloten saioa, berriz, 16:30etik 19:30era artean egingo dute Elkargunean. Bertan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxienez 1,40 metro neurtzea.
Bi ekintza horietarako ez dago aurrez izena eman beharrik.