Bihar, ostirala, kontzertua izango da Elosua auzoko Gorlako kantinan (19:00). Hain justu, Dei taldeak emango du kontzertua han, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak musikari hasiberrientzat antolatutako Egin leku! musika deialdiaren iazko talde irabazleak.
Aitzol Urkiza eta Iñigo Bravo mutrikuarrek osatzen dute Dei taldea. Duela hamar urte elkartu ziren bi lagunak, Karenka izenarekin, eta gaur egun, Dei proiektu berriari ekin diote, gitarra akustikoak eta pianoak lagunduta. Estiloari dagokionez, berriz, pop-rocka darabilte. Bikoteak orain arte sortutako doinuak aurkeztuko ditu Gorlan.