Pertsona bat zauritu da Azkaraten hiru ibilgailuk izan duten istripuan

Andoni Elduaien 2023ko eka. 27a, 15:09

Azkarateko mendatearen hasiera, Azkoitian. (Andoni Elduaien)

Zauritutako laguna Zumarragako ospitalera eraman dute. Bi kamioik eta furgoneta batek izan dute ezbeharra Azkoititik Elgoibarrerako noranzkoan, 14:15 aldean. Une honetan, errei bat itxita dago Elgoibarrera joateko.

Pertsona bat zauritu da bi kamioik eta furgoneta batek 14:15 inguruan GI-2634 errepidean, Azkarateko mendatean, izan duten istripuan. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i adierazi dionaren arabera, hiru ibilgailuek elkarren artean egin dute talka.

Larrialdi Zerbitzuek zauritutako pertsona bat artatu dute gunean bertan, eta Zumarragako ospitalera eraman dute hura gero. Azkoititik Elgoibarrerako noranzkoan jazo da ezbeharra, eta hara joateko errei bat itxita dago. Hori horrela, trafikoa motela da ordu honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide