Igandean erromesaldia egingo du Azkoitiko Parrokiak Itziarrera

Andoni Elduaien

Itziarko parroki-elizan jarraituko dute meza erromesek.

Erromesaldia autobusez egiteko aukera eskainiko du Parrokiak, eta horretarako izena eman beharko da aurrez. Parrokiak azaldu du, sakristian eman beharko dela izena osteguna baino lehen.

'Egin berak esango dizuena' izenpean, Azkoitiko Andra Mari Zeruratze Parrokiak erromesaldia egingo du igandean, uztailak 2, Itziarrera (Gipuzkoa). Urtero egin ohi du Azkoitiko parrokiko taldeak erromesaldia uztailaren lehen igandean, eta aurten ere ez dute hutsik egin nahi izan.

Itziarrerako bidaia autobusez egin ahalko da. Hain justu, 11:30ean abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegi pareko autobus geralekutik. Meza, berriz, 12:30ean izango da Itziarko parroki-elizan. Autobusez joan nahi dutenek izena eman beharko dute osteguna baino lehen, parrokiako sakristian.

Datorren astean, berriz, Urrategira egingo dute erromesaldia; izan ere, auzo horretako jaiak ospatuko dituzte uztailaren 9an. 09:00etan eta 11:00etan izango dira han elizkizunak auzoko ermitan; eguneko bigarren meza izango da nagusia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide