Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du uztailaren 20rako. Artaxona eta Gares (Nafarroa) bisitatzeko egunpasa antolatu dute egun horretarako. Uztailaren 12ra bitartean egongo da irekita izen-ematea. Plaza Ondok Kultur Etxeko bigarren solairuan duen bulegoan eman beharko da izena, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara. 40 euro ordaindu beharko da izen-ematea.
Irteera egunean 08:00etan abiatuko dira autobusez Aizkibel liburutegiaren paretik. Artaxonan egingo dute hamarretakoa –parte hartzaile bakoitzak eraman beharko du berea, edariak elkarteak eskainiko ditu–, eta ondoren joango dira Gares bisitatzera. Bazkaria, berriz, Larragan egingo dute.