Bihar, ekainak 27, andremarietako film laburren lehiaketari buruz hitz egiteko bilera irekia egingo dute udaletxeko laugarren solairuan. Udaleko Kultura sailak deitu du bilera 19:00etarako. Bileran, besteak beste, lehiaketaren oinarriak gainbegiratuko dituzte, baita horien inguruko baldintzez hitz egin ere. Era berean, aurtengo lehiaketaren gaia zehazteko proposamenak jasotzea ere nahi dute antolatzaileek.