Astigarragak eta Mutrikuk gomazko paletaren Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko dute datorren igandean, hilak 25, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 11:00etan hasiko dute lehia, eta buruz buruko, binakako eta zazpi koadroko buruz buruko hiru partida jokatuko dituzte.
Azkoitia final laurdenetan gelditu zen txapelketatik kanpo, Donostiaren aurka 5-1 galduta. Dena den, astigartarrek kanporatu dituzte donostiarrak; kanporaketa hiruna berdindu zuten bi taldeek, baina tantoen aldeagatik sailkatu da finalera Astigarraga. Bestalde, Mutrikuk 4-2 irabazita kanporatu du Hernani. Igandean ezagutuko da, beraz, Azkoitiak azken urteetan izan duen nagusitasuna zein herriren aldera erortzen den.