Azkoitiko musika bandak kontzertua eskainiko du larunbat arratsaldean Plazaberrin

Andoni Elduaien

Musika bandak Plazaberrin eskaini zuen emanaldi bateko irudia. (Artxiboa)

Larunbatean, kontzertua Azkoitiko Musika Bandak Plazaberrin (19:00). Hamasei abesti eskainiko dituzte herritarren aurrean emango duten kontzertu berezian. 

Azkoitiko musika bandak kontzertua eskainiko du etzi, larunbata, Plazaberrin; 19:00etan hasiko da bandaren emanaldia han. Iaz bezala, aurten ere herriko hainbat abeslari izango dituzte bidelagun bandako kideek. Hain zuzen, Julen Etxanizek, Maite Alberdik eta Andrea Pozok abestuko dute bandako kideekin batera.

Carlos Muñoz bandako zuzendariaren aginduetara, hamasei abesti joko dituzte musika bandako lagunek emanaldian. Honako kanta hauek eskainiko dituzte: Pump it, Felling good, Quedate, Dear future husband, Eso que tu me das, Waterloo, No se habla de Bruno, Camela, Dias de verano, La polla records, Titanium, Amaren besoetan, Backstreet boys, Spice girls, Nochentera, Ojala no te huebiera conocido nunca.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide