Bihar berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute plazan

Andoni Elduaien

Azoka, plazako arkupetan. (Andoni Elduaien)

09:30etik 13:30era bitartean, berreskuratutako liburuak eta diskoak erosteko aukera egongo da herriko plazako arkupeetan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, ekainak 21, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan. Era berean, azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango da. 09:30etik 13:30era egingo dute berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa, herriko plazako arkupeetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide