Praka Motxakin udalekuei buruzko informazio bilera egingo dute asteazkenean

Andoni Elduaien

Iazko udalekuetako irudi bat. (Andoni Elduaien)

18:30ean izango da bilera, Elkargunean. Praka Motxakin udalekuei buruzko azalpenak emango dituzte udalekuen antolatzaileek.

Asteazkenean, Praka Motxakin udalekuei buruzko informazio bilera egingo dute, Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30erako jarri dute hitzordua. Bilera gurasoei zuzendutakoa izango da, eta udalekuen inguruko azalpen praktikoak emango dituzte Gazteria arloko arduradunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide