Caleroren ikasleek dantzan jarri dute Baztartxo antzokia

Ane Olaizola

Ikasturtean zehar ikasitakoa oholtzara eraman zuten 6 eta 70 urte bitarteko 150 bat ikaslek, eta publikoaren animopean, giro ederra nagusitu zen saioan. 

Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza akademiako ikasleek dantza ikuskizuna eskaini zuten atzo, larunbata, Baztartxo antzokian. Ohi bezala, askotariko dantzak eskaini zituzten eskolako ikasleek, hala nola areto dantzak, funkya eta salsa. Guztira, 6 eta 70 urte bitarteko 150 bat lagun igo ziren oholtzara ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean jartzera, eta publikoaren animopean, giro ederra nagusitu zen saioan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide