Gaur, ostirala, zabaldu dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Datozen hiru hilabeteetan egongo da zabalik gunea, hain zuzen, irailaren 10era arte. Instalazioa 10:30etik 20:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera bitartean.
Aurreneko eguna gaur izanik, lehen herritarrak ere gerturatu dira hara; batzuk lehen bainua hartu dute giro beroari aurre egiteko, eta besteek eguzkia hartzeko baliatu dituzte lehen orduak. Aurten, herritarrek 94 egunez izango dute Ugarteigarango instalazioez gozatzeko aukera.