Bihar, larunbata, dantza ikuskizuna eskainiko dute Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza akademiako ikasleek, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta guztira, 6 eta 70 urte bitarteko 150 bat lagunek parte hartuko dute ikuskizunean.
Ohi bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal, funky nahiz performance erako dantzak. Halaber, Calerok eta Cristian Cabanillasek, Caleroren Bartzelonako dantza bikote berriak, ere parte hartuko dute etziko emanaldian; izan ere, kirol dantza latindarrak eskainiko dituzte biek.
Emanaldia bertatik bertara ikusi nahi dutenek 943-04 49 70 telefono zenbakira deitua eros ditzakete sarrerak, 3 euroren truke. Nabarmendu dute emanaldiaren egunean ez dutela Baztartxo antzokiko leihatila zabalduko. Antzokiko sarrerak 18:40ean zabalduko dituzte.