Elkarguneak Trebatzen egitasmoaren labekada berria prestatu du, eta askotariko saioak izango dira datozen asteetan han: kodeka teknologia, sormen grafikoa, makrame, sukaldaritza, hondarrezko eskulturak eta burbuila pilotak egiteko tailerrak izango dira, hain zuzen ere. Horietarako zenbait saioetan parte hartzeko, gainera, izen-emate epea zabaldu du.
Sormen grafikoaren eta sukaldaritza tailerrak ekainaren 26tik 30era artean egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara artean. Egun horietan makramea erabilita eskumuturrekoak eta osagarriak sortzeko aukera ere izango dute gaztetxoek beste ikastaro baten bidez, baina horien 11:00etatik 13:00etara artekoa izango da. Hiru ikastaroak LH3-DBH2 arteko ikasleentzat zuzenduta daude.
Hiru tailerretan izena eman nahi duenak hilaren 18ra artean du aukera, www.elkarguneazkoitia.eus atarian. Online egin behar da inskripzioa, baina horretarako arazoak dituenak Gazteria Zerbitzu Bulegora jo dezake laguntza eske. Bestalde, tailerrek plaza mugatuak dituzte, eta gutxieneko partaide taldea osatu beharko du hura aurrera eramateko.
Trebatzen egitasmoaren barruan, hondarrezko eskulturen eta burbuila piloten saio bana izango da ekainaren 30ean, ostiralez, Elkargunean. Hondarrezko eskulturak 10:00etatik 13:00etara artean egingo dituzte, eta burbuila piloten saioa 16:30etik 19:30era artean izango da. Bi ekintza horietarako ez dago aurrez izena eman beharrik.
Kodeka teknologia tailerra berriz, apirilean jarri zen martxan, eta beraz, itxita dago izen-emate epea.